Entradas

Mostrando entradas de octubre, 2017
Imagen
AMEL ETA OINATZEN IPUIN KONTAKETA       Urriaren 17an, ipuin kontaketa zoragarri bat izan genuen eskolan. Amelek Hiru txerrikumeen ipuina kontatu zigun, eta Oinatzek, berriz, Petardoa izeneko ipuina. Oso gustora egon ginen beraiei entzuten. 
Imagen
ALBAOLARA BISITA                Urriaren 5ean, osteguna, Albaola bisitatu genuen. Euskal baleontziari buruzko informazio asko jaso genuen. San Joan baleontzia ari dira bertan eraikitzen. Albaolatik atera ondoren Pasai Donibanera pasatu ginen motoran.
Imagen
ZIENTZIA TAILERRA               Zientzia tailerrean, garai bateko bizimodua aztertzen aritu gara. Gu saiatu ginen poxpolorik gabe sua pizten. Horretarako, lupa eta hosto lehor pare bat erabili genituen. Txispak eta kea ateratzea behintzat lortu genuen. 
Imagen
OSTIRALEKO IRTEERA       Pasa den ostiralean, paseotxo bat eman genuen herri inguruan. Zabaletatik igo eta eskola atzeko aldapatik jetxi ginen. Bidean, loreak eta hostoak bildu genituen eta paisaia aztertu ondoren, denon artean ipuin bat asmatu genuen. Primerako arratsaldea izan zen hura!
Imagen
LIBURUTEGI TAILERRA        Liburutegi tailerrean liburuak irakurtzen ditugu, gai desberdinei buruzko informazioa landu eta idatzi egiten dugu, txisteak, asmakizunak, ahokorapiloak etb... idazten ditugu...
Imagen
2017-2018 IKASTURTEA               Ongi etorri Larraulgo eskolako blogera. Ikasturte honetan zehar hemen ikusi ahal izango dituzue gure lanak, argazkiak, etab...